Kontu-Ikuskariak
ROAC-en erregistratuak
Zergatik egin zure kontu-ikuskapena Asegi Auditoreekin?
Talde Handi baten estaldura eta 40 urte baino gehiagoko ibilbidea daukagulako. Izan ere, Asegi Auditoreek adituak gara EAE eta Nafarroako lau foralitateetan. Lurralde osoan zehar sakabanatutako Profesionalen sare bat daukagu.
Asegiko Auditoreak
Asegi Auditoreak 1990ean sortu zen, eta zerbitzuaren kalitatea, eraginkortasuna, zorroztasuna eta bezeroarenganako orientazioa izan dira betidanik gure nortasun-ezaugarriak. Bezeroari irtenbideak eskaintzera konprometitutako esperientziadun kontu-ikuskari talde bat daukagu. Gure bezeroak hainbat sektoretan bananduta daude eta haien leialtasuna eta konfiantza da gure bermerik handiena.

Zure eskura jartzen dugu mota guztietako entitateen kontuak ikuskatzen daukagun esperientzia:
> Enpresen nahitaezko eta borondatezko auditoriak
> Kooperatiben kontu-ikuskapena
> Fundazioen auditoretza
> Elkarteen auditoretza
> Finantza-erakundeen eta elkarrekiko berme-sozietateen kontu-ikuskapena.
KONTU-IKUSKARITZA ZERBITZUAK
Kontabilitate-ikuskaritza zure enpresaren behar zehatzen zerbitzura jartzen duen metodologia eraginkorra.
KONTUEN AUDITOREAK
Enpresa txiki eta ertainei auditoretza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen adituak diren kontu-ikuskatzaileak.
ENPRESEN BALORAZIOAK
Enpresen balorazioa prozesu konplexua da eta, beraz, epai profesional ona behar du bere garapenerako.
DIRU-LAGUNTZEN IKUSKAPENAK
Asegi Auditoreak gastuak justifikatzeko kontuak berrikusten espezializatuta gaude
ADITUEN TXOSTENAK
Izaera ekonomikoa duten mota guztietako adituen txostenak prestatzen espezializatuak.
Kontu-Ikuskaritza
Zerbitzu berezi baten bermea
Uste dugu kontuen auditoria merkataritza-eskakizun bat betetzea baino gehiago izan daitekeela, eta horregatik bideratzen dugu lana zure negozioari balioa ematera.
Elkarlana
Ikuspuntu malgu eta kolaboratiboa dugu zure arazoei aurre egiteko orduan, egungo arau-esparruan aurreikuspenerako eta irtenbideak bilatzeko bokazio argia izanik.
Komunikazioa
Bezeroarekin harreman estua eta iraunkorra, komunikazioa eta elkar ulertzea errazten duen solaskide egonkor eta pertsonal baten bidez, horrela proiektuen amaiera arrakastatsua ahalbidetuz.
Eraginkortasunari zuzendua
Eraginkortasunari zuzendutako ikuspegi metodologikoa. Kostuak aurreztea eta negozioaren ezagutza handiagoa dakarten plangintza eta kontroletan arreta handia jarriz, etorkizunean enpresaren kudeaketa-maila ezberdinetan hobekuntzarako proposamena erraztuko duena, zalantzarik gabe.
Tratu pertsonalizatua
Guzti hori posible da lanpostu bakoitzerako esleitutako langileak ez direlako urtero aldatzen, eta ondorioz alferrikako eragozpenak aurrezten direlako, bezeroak fidelizatzeko aukera eskainiz.
Arrazoizko kostua
Faktore hauek guztiek gure zerbitzuak Arrazoizko Kostu batean eskaintzea ahalbidetzen dute. Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe.
Talde Profesionala
Gure talde profesionalak esperientzia eta kualifikazio egokiak ditu proiektuak diziplina anitzeko ikuspuntutik heltzeko, zerbitzu integral bat eskaintzera zuzenduta, hain zuzen.

ZERBITZU GLOBALA ESKAINTZEN DUEN TALDE BATEKO KIDE IZATEAREN ONURAK




BEZEROAREN 360ºKO IKUSPEGIA ETA HARREMANA
ERAGINKORTASUNA KUDEAKETAN, TALDE KOORDINATUAK
LEIHATILA BAKARRA, KOMUNIKAZIO HOBEA
ENPRESAREN GARAPENERAKO ZURE KONFIANTZAZKO BAZKIDEA