Administrazio-zuzenbidearen arloa
Gure abokatuak Zuzenbidearen administrazio-arloan eta funtzio publikoan espezializatutako profesionalak dira, eta gure bezeroek, partikularrek edo enpresek administrazio publiko, autonomiko edo estatalekin duten harremanean sor daitekeen edozein arazoren aurrean egin beharreko kudeaketez, erreklamazioen tramitazioez eta, hala badagokio, defentsaz arduratzen dira.
Hauek dira, besteak beste, gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak: administrazio-zuzenbideko gaiei buruzko txostenak eta irizpenak egitea; abokatu bidezko defentsa egitea enpresei edo haien jarduerei eragin diezaieketen mota guztietako administrazio-prozeduretan, zehapen-prozeduretan, prozedura judizialetan eta administrazioarekiko auzien prozeduretan; lizentziak eskatzea, izapidetzea edo aldatzea; erakunde publikoei eta haien sozietate instrumentalei aholku ematea, batez ere kontratazio publikoari eta hirigintzako plangintzari, kudeaketari eta disziplinari buruzko gaietan.
Ba al duzu galderarik?
Galdetu zalantzarik izanez gero, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.
