Zerga-arloa
Gure aditu-taldeak zerbitzu pertsonalizatuak eta espezializatuak eskaintzen ditu zerga- eta tributu-zuzenbidearen arloan; horretarako, gure bezeroen egoera fiskalaren azterketa xehea egiten dute, arlo pertsonalean zein enpresa-arloan. Gure adituek zerga-karga optimizatzeko ezarri beharreko estrategia onenei buruzko aholkuak emango dizkizute, epe luzerako zerga-plan bat garatuz, zergak minimizatzen eta irabaziak maximizatzen laguntzeko, betiere lege-esparruaren barruan. Plangintzako, aurreikuspeneko eta prebentzioko zerbitzuak eskainiko dizkizute, zerga-auditoriak egin eta ikuskaritza fiskaletan ordezkaritza- eta defentsa-zerbitzuak emango.
Eremu judizialaren barruan, gure bezeroen eta enpresen interesak defendatzen ditugu, zergen foru-administrazioa edo Estatukoa tarteko diren zerga-likidazioetan eta zerga-ikuspenetan, helegiteetan, erreklamazio ekonomiko zein administratiboetan eta prozesu judizialetan.
Ba al duzu galderarik?
Galdetu zalantzarik izanez gero, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.
