Arlo penala
Zuzenbidearen arlo honetan diharduten abokatuek enpresa-zuzenbidearekin lotutako arloan eskaintzen dituzte batez ere zerbitzu profesionalak. Hasiera-hasieratik ematen dugu prebentziozko aholkularitza, eta enpresa-jardueratik eratorritako arriskuak aztertzen ditugu. Esate baterako, kontrol-neurri egokiak gomendatzen ditugu programen eta protokoloen bidez, hala nola Corporate Compliance (jardunbide egokien kodea, datuen babesa, LGTBren eta berdintasunaren ingurukoak, prebentziokoak, etab.); horrezaz gain, salaketa-kanalak ezartzen ditugu, enpresak eta haren administratzaileek, ordezkariek edo langileek erantzukizun penaleko egoerarik izan ez dezaten.
Era berean, eta guztiz eremu judizialaren barruan, enpresaren eta haren ordezkarien interesak defendatzen ditugu prozesuko fase guztietan, zigor-arloko epaitegiek ebatzi beharreko honako delitu hauetan: sozietarioak; arduragabekeria profesionalak; ondare-delituak; enpresa-ondareari buruzko administrazio desleialak; langileen segurtasunaren arloan; iruzurrak edo kaudimengabeziak; jabetza intelektuala eta industriala tarteko direnak; lapurretak, ebasketak eta bidegabeko jabetzeak; agiri-faltsutzeak; osotasun fisikoaren aurkakoak, eta abar.
Ba al duzu galderarik?
Galdetu zalantzarik izanez gero, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.
