Lan-arloa

Asegi-n, zure enpresako lan-harremanak aztertzen lagunduko dizugu, eta, horretarako, lan-kudeaketaren ikuspegia ez ezik, ikuspegi integrala ere hartuko dugu kontuan. Gure taldea abokatu, ekonomista, fiskalista eta enpresen errealitatearen ezagutza sakona duten beste profesional batzuez osatuta dagoenez, irtenbide globalak eta pertsonalizatuak eskainiko dizkizugu. Horrenbestez, gure bezeroaren enpresarentzako laguntza juridiko onena ematen dugu, lan-merkatuan behar diren erantzunei aurre egiteko. Gure profesionalen etengabeko eginkizuna izanik, honako lan hauek egiten ditugu, besteak beste: enplegu-erregulazioko espedienteak; lan-ikuskaritzaren aurrean agerraldiak; lan-istripuak; lanerako ezintasun iraunkorrak; kontratuen azkentzeak edo amaierak; kaleratzeak; lan-kontratudun langileen eta/edo funtzionarioen erreklamazioak udalari; kontziliazioak; kalte-ordainak; Gizarte Segurantzarekin zerikusia duen guztia (soldata-erregistroa, hitzarmen kolektiboa mantentzea, hobetzea eta negoziatzea); planak zein protokoloak (berdinatsunaren, deskonexio digitalaren, sexu-jazarpenaren zein sexuan oinarritutako jazarpenaren ingurukoak) eta abar. Gai horien inguruko aholkularitza eta defentsa pertsona fisikoei ere eskaintzen diegu, baita gai horietan gure bezeroek lan-arloko epaitegietan izan ditzaketen auzietan ere.

Ba al duzu galderarik?

Galdetu zalantzarik izanez gero, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Bizkaia

Asegi Abokatuak Bilbon

Cardenal Gardoki 1, 7º
48008 Bilbao
94 447 09 26

Gipuzkoa

Asegi Abokatuak Donostian

Avenida de Zarautz 122-124 Bajo
20018 Donostia
943 28 17 00

Araba

Asegi Abokatuak Gasteizen

General Álava 10, 5º Of. 7
01005 Vitoria-Gasteiz
945 13 28 87